XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orrela bildu zitun, Euskalerria`ren alde egiteko lagunak, beroni berriro noizpait biurtu aal-izateko antziña edo lenago euki zuan jabetasun eta askatasuna.

Sabin zintzoa, lanbide ontan asi zan garaian, laisterka edo korrika zijoan, Euskalerria, eriotzara.

Fuero`en izena, entzuten zan betire; baiña geien-geienak, ziur edo seguru etzekiten zer zan.

EUSKERA, galduaz zijoan; euskaldunak berak ere eta euskaldun jatorrikoak, etzien jaramonik edo kasorik egiten; berdin gertatzen zan emengo oiturekin ere.

Ondamendi au eragotzi edo ebitatzeko, Arana-Goiri sendo ta gogotsu jarri zan, eta guda edo eginketa gogorrean ibili zan, amaika urtetan, bere osasuna ta diruak galduaz.

Berak zeukan antzeko gogo-sendua bear zan artu, asitako atzerarik ez egiteko.

Lenbiziko aldi edo garaian, bere adiskideak aurka edo kontra jarri zitzaizkion; baiña, ekiñaz eta saiatuaz, ikuskai zabaltzen zuan argia, ta askok esaten zuan: ondo pentsatu ezkero, arrazoi zuala, ta geroz geiago inguratzen zitzaizkion; baiña, ordun, erbestetarrak asi zitzaizkion jarraika, ikusirik bizkortu ta esnatu egingo zuala Euskalerria, ta bi alditan espetxeratua izan zan, eta izparringietatik eta aal-zuten lekuetatik, txakurranak esaten zizkien, sinistu eragin nairik, euskaldunei: gizon gaizto gorrotoz beterik zegon gizakia zala, Arana eta Goiri`tar Sabin.

Alaz guztiz ere, ordea, Sabin etzan aspertzen bere eginkizunean, gogotsu jarraituaz bere ekiñari; eta ala, amaika urtetan Bizkaia`ri egin zion itxarkun eragiña, arrigarria izan zan.

Gur, Bilbao`n, euskalduntasun aundia dago, iñoiz baño atzerritar geiago bertan bizi arren; eta ezin uka liteke: Sabin`i zor zaiola esnatze au.

Penagarria da, ain gazterik (38 urtedun), olako gizon bat galtzea; baiña, Jaun Goikoa`k daki ondoen zer dagokigun denoi, eta burua makurtu bearra daukagu bere aginduei.

Arana-Goiri jaunak, lengo urte batean esaten omen zion, bere ta gure adiskide bati: Joxe Mari, azia erein degu, ta uste det, lurronean, gaiñera; onek emangodu, bere frutua (Oneraño, Kirikiño-ren esanak).

ESAN ETA IZAN, adiskideak.

Sabin`en ereintza itxarkungarriak, EMAN-DU, bere igali edo frutu itxaropengarria.